Aldaketa-politika

Erositako edozein produktu aldatu ahal izango duzu www.domitila.es  helbidean, baldin eta produktu horrekin guztiz pozik ez bazaude (belarritakoak izan ezik), produktu hori jaso eta hurrengo 15 egun naturalen barruan.

Ez dira itzulketarik egingo, ez eskudirutan ezta txartelaren bidez ere.

Ez da aldaketarik onartuko ezta balerik sortuko belarritako salmentetan.

Artikulua beste batekin aldatu nahi ez bada, iraungipenik gabeko bale bat sortuko da itzulitako artikuluen zenbatekoarekin.

Gure online salmenta-sailak sortutako balea trukatu ahal izango da, bai www.domitila.es  webgunean, baita gure denda fisikoan ere.

Webgunean erositako produktu bat aldatzeagatik denda fisikoan bale bat sortzen bada, denda fisikoan bakarrik trukatu ahal izango da.

Online artikulu bat erosi, aldaketa eskatu eta ondoren sortutako tiket-balea behin bakarrik trukatu ahal izango da. Hau da, ez da inolaz ere aurreko bale batetik igorritako bale bat sortuko.

Bidalketa-gastuak, artikulu akastuna izateagatik aldatzen denean izan ezik, bezeroaren kontura izango dira beti.

Nola egin dezaket aldaketa bat?

Bi aukera dituzu aldaketa bat egiteko:

  • -) Produktuaren aldaketa gure denda fisikoan, Domitilan.

Gure Domitila dendara joan beharko duzu, eta erosketa egiterakoan eman zitzaizun faktura entregatu.

Fakturaren baliozkotasuna eta produktuaren egoera egiaztatu ondoren, dendako edozein produkturekin trukatu ahal izango duzu prezio aldea ordainduz, baldin eta aldaketaren bidez eskuratutako produktua garestiagoa bada. Artikuluek egoera ezin hobean egon beharko dute, kanpoko eta barruko etiketekin, eta jatorrizko bilgarria gordeta. Inola ere ez da diru-itzulketarik egingo. Une horretan trukatu nahi ez bada inolako artikulurekin, iraungitze datarik gabeko bale bat emango da (ez du balio online dendarako). Tiket-balea galduz gero, Domitila ez da zenbateko horretaz arduratuko.

Gogoratu behin dendan aldaketa bat eginda beste produktu baten truke, ezingo duzula gero online dendan aldatu, eta erosteko baldintzak gure denda fisikoan indarrean dagoen aldaketa-politikaren arabera arautuko direla.

Ez da aldaketarik onartuko ezta balerik sortuko belarritako salmentetan.

  • -) Produktua zure kontura bidaltzea

Aldatu nahi dituzun produktuak nahi duzun konpainiarekin bidal ditzakezu helbide honetara:

Domitila– Online Saila

Bergara Kalea, 4- baxua, 20005 (Donostia).

Hori kudeatu ahal izateko, urrats hauek egin beharko dituzu:

  1. 1)  Idatzi iezaguzu cambios@domitila.es posta elektronikora zure paketea jasoko dugula jakin dezagun.
  2. 2)  Bete aldaketen Txartela (jaitsi hemen), adierazi aldatu nahi dituzun produktuak eta azaldu, mesedez, arrazoia.
  3. 3) Bidali nahi dizkiguzun produktuak behar bezala dagoen gutun-azal edo pakete batean paketatu beharko duzu, ez ahaztu betetako aldaketa-txartela sartzea eta nahi duzun garraio-konpainiaren bidez bidali. Bidalketa-gastuak bezeroaren kontura izango dira beti. Produktuek egoera ezin hobean egon beharko dute, kanpoko eta barruko etiketekin, eta jatorrizko bilgarria gordeta. Domitila ez da arduratuko bidalketan gerta litezkeen gorabeherez.

Behin bidalketa jaso eta produktua egoera ezin hobean dagoela dagokion jatorrizko bilgarriarekin egiaztatzen dugunean, tiket-balea sortuko da webguneko beste edozein artikulurekin trukatu ahal izateko.

Tiket horrek ez du iraungitzerik izango, eta www.domitila.es helbidean soilik trukatu ahal izango da.

Ez da aldaketarik onartuko ezta balerik sortuko belarritako salmentetan.

3.-) Produktua akastuna denean bidaltzea

Produktua akastuna denean bidalketaren kostua Domitilak ordainduko du. Urrats hauek egingo dira:

  1. 1) Bete ezazu aldaketen Txartela (jaitsi hemen), adierazi zer produktu aldatu nahi dituzun eta azaldu mesedez arrazoia, produktu akastunak izan ditzakeen kalteak zehaztuz.

3.2)  Idatzi iezaguzu cambios@domitila.es posta elektronikora eta adierazi: (i) Eskabide-zenbakia, (ii) aldatu nahi dituzun produktuak. Baieztapen-erantzun bat helaraziko dizugu bidalketa egin aurretik.

3.3) Gure baieztapena jaso ondoren, adieraz iezaguzu eguna, ordutegia, jasotzeko helbidea eta harremanetarako telefono bat.

3.4) Bidali nahi dizkiguzun produktuak behar den moduan dagoen gutun-azal edo pakete batean paketatu eta mezulariari eman. Gorde mezulariak emango dizun jasotzeko albarana.

3.5) Produktua jaso izanaren baieztapen bat bidaliko dizugu, eta produktuaren egoera ebaluatu ondoren, nola aurrera egin esango dizugu. Domitilak produktuaren egoera ziurtatzeko eskubidea izango du.

Zein produktu ezin dira aldatu?

Ez da aldaketarik onartuko ezta balerik sortuko ere belarritako salmentetan.